Erreferentzia bibliografikoen kudeatzaile

Zotero, bibliografia kudeatzeko softwarearen pantaila kaptura

Erreferentzia bibliografikoen kudeatzailea edo kudeatzaile bibliografikoa[1] softwarea da, eta, horri esker, hainbat informazio-iturritatik abiatuta (datu-baseak, katalogoak, gordelekuak, web-orriak, etab.), aldizkarietako, liburuetako edo bestelako dokumentuetako erreferentzia bibliografikoak sortu, mantendu, antolatu, partekatu eta forma eman diezaieke, erreferentzia (erregistro) horien bilduma pertsonalizatu bat sortuz. Era berean, laneko dokumentuetan aipuak eta bibliografiak sortzea eta erreferentzia bibliografikoak osatzea errazten du, zitazio estilo desberdinen arabera (APA, MLA, Vancouver, IEEE, etab.).

Honen erabilerak lan intelektualaren antolaketa aldatu du, informazioaren kudeaketa hobea ahalbidetzen baitu, denbora aurreztu, akatsak saihesten lagundu, eta estilo askotako aipuak eta erreferentziak sortzen laguntzen baitu[2][3].

  1. «Bibliografia gestoreak - ehuBiblioteka - UPV/EHU» ehuBiblioteka (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. Costa Marín, M., Pastor Ramón, E., Sastre Suárez, S. eta Páez Cervi, V. 2015. ¿Citar a ciegas?: aproximación y comparativa de gestores bibliográficos. XV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: grupos de trabajo y pósteres: Bibliosalud 2014, 146-147. [Noiz kontsultatua: 2016-11-17].
  3. Universisdad de Murcia. Biblioteca. 2015. Gestores bibliográficos. Universidad de Murcia. [Noiz kontsultatua: 2016-11-22].

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search